Markina-Xemeingo Udalak Euskara Zerbitzua jarri du barriro martxan
Abenduaren hasieratik martxan dago barriro be Euskara Zerbitzua Markina-Xemeingo udaletxean. Premiazko zerbitzua zela iritzita, Elhuyar Aholkularitza enpresa kontratatu du Udalak euskararen erabilera normalizatzeko asmoz. Aurretik be Euskara Teknikari modura Markina-Xemeingo udaletxean behar egin duen Iratxe Lasa izango da zerbitzuaren …
Abenduaren hasieratik martxan dago barriro be Euskara Zerbitzua Markina-Xemeingo udaletxean. Premiazko zerbitzua zela iritzita, Elhuyar Aholkularitza enpresa kontratatu du Udalak euskararen erabilera normalizatzeko asmoz. Aurretik be Euskara Teknikari modura Markina-Xemeingo udaletxean behar egin duen Iratxe Lasa izango da zerbitzuaren arduraduna. Datorren urtera begira, arlo bi landuko dituzte batez be: Euskara Bizibarritze Plana barriztatuko dute, plana moldatu eta egokituz eta euskararen erabilera normalizatzeko plana aurrera eroango dute udalean.
