Zaldi biren arteko norgehiagoka egongo da domekan Etxebarrian
Zaldi proba apostua egongo da domekan Etxebarriko probalekuan Amalloko Giñerrei elkarteko zaldia eta Berrizko Jon Bazetarena artean. 2.500 euro egongo dira jokoan alde bakoitzetik. 18:00etan hasita, zaldi bakoitza 30 minutuan arituko da Etxebarriko 800 kilo inguruko zaldi harriagaz. Giñerrei elkarteko …
Zaldi proba apostua egongo da domekan Etxebarriko probalekuan Amalloko Giñerrei elkarteko zaldia eta Berrizko Jon Bazetarena artean. 2.500 euro egongo dira jokoan alde bakoitzetik. 18:00etan hasita, zaldi bakoitza 30 minutuan arituko da Etxebarriko 800 kilo inguruko zaldi harriagaz. Giñerrei elkarteko zaldiak Xabat Egia Agarre eta Urko Pagoaga izango ditu karretero, eta Jon Bazetarenak, barriz, Jabi Elordui eta Txutxi Larrazabal. Proba baino bi ordu aurretik pisatuko dituzte animaliak Berriatuko Berritxu-Etxe baserrian. 400 kiloko oinarrizko pisua izango dute zaldiek, eta hortik gorako kilo bakoitzeko kiloko gainkarga jarriko diote.
