‘Aldaketaren bidea’ dokumentala eskainiko dute gaur Ondarroan
Ondarroako Ingurumen Batzordeak eta Kuba-Euskadi elkarteak antolatuta Aldaketaren bidea dokumentala eskainiko da gaur, 20:00etan, Kofradia Zaharrean. 40 minutu irauten du.
Dokumentalak Nikaraguako Malpaisillo herrian emakumeek gizonen esku zeuden lurrak eskuratu dituztela kontatzen du eta, monolaborantzen ordez, euren familiak elikatzeko soloak …
Ondarroako Ingurumen Batzordeak eta Kuba-Euskadi elkarteak antolatuta Aldaketaren bidea dokumentala eskainiko da gaur, 20:00etan, Kofradia Zaharrean. 40 minutu irauten du.
Dokumentalak Nikaraguako Malpaisillo herrian emakumeek gizonen esku zeuden lurrak eskuratu dituztela kontatzen du eta, monolaborantzen ordez, euren familiak elikatzeko soloak ipini dituztela. Emakumeek pauso hori emateko ezinbestekoa izan da andrazkoen jabekuntza lantzea emakumezkoentzako osasun etxean.
Proiektua Euskal Herriko udalek lagundu dute, tartean, Ondarroako Udalak.
Ekimen beraren barruan, Emakumeak: elikadura burujabetzaren protagonistak: kubatarren eta euskaldunen bizipenak izenburupean argazki erakusketa be jarri dute antolatzaileek Hilaren 28ra arte egongo da ikusgai Kofradia Zaharrean.