18 urte gorakoen artean Asier Osinalde Vidal donostiarrak egindako Bederatzi pauso lana izan da irabazlea. 16 eta 18 urte artekoetan Horregatik lana izan da irabazlea, Donostiako Altza auzoko Garazi Castaño Fariñasena. Mutrikuarren artean, sari nagusia Joakin Larrañaga Arkotxak …
Atzo egin zen Zabiel Kultur Etxean autokonpostari buruzko kanpainaren aurkezpena. Izena ematen duten herritarrek konposta egiteko beharrezkoa den guztia doan jasoko dute: Konpostagailua, aireztagailua, konpostaketa gidaliburua eta formakuntza ikastaroa. Gainera, parte hartzaileek konpostaketan aditu diren teknikarien laguntza edukiko dute zalantzak …
Abendurock egitarauaren barruan, barikuan eta zapatuan kontzertuak egongo dira Mutrikun. Zapatuan egingo den MRK Gauak aldiz, kutsu berezia edukiko du: jasotzen den dirua Eibarko Bizima plataformari emango dio Mutriku Rock Kolektiboak.
Barikuan, gaztetxean, Andrakan taldeak kontzertua eskainiko …
Parte hartu, gozatu eta laguntzea izango du helburu abenduaren 30ean Plazabarripean egingo den Zeuaz Ga Egunak. Aurten sortu den elkartasun egun horrek elkarte, pertsona, edo kolektiboak laguntzea izango du helburu, eta urtero antolatzea da asmoa. Estreinako jaiak egun osoko …
Janaria eta bestelako objektuak. «Denetarik jasoten dugu», adierazi dute Peruri laguntza emoteko bigarren eskuko azoka antolatu duten Perurekin GKE erakundeko hiru herritarrek. Aste osoan Udal Erakusketa Aretoan egon dira eta gaur izango da objektuak edota janaria jasoteko azken eguna.
Bihar, …
Liburuaren aurkezpena egiteko Uribegaz batera Miren Gaztañagak, Ander Lipusek eta Asier Ituartek parte hartuko dute ekimenean. Aurkezpena irakurtaldi musikatua izango dela aurreratu du Uribek berak. Ekimena 22:30ean hasiko da.
Ondarroan aurkezpena egin aurretik, Uribek Bilboko Kafe Antzokian be egin zuen, …
Ondarroako Ingurumen Batzordeak eta Kuba-Euskadi elkarteak antolatuta Aldaketaren bidea dokumentala eskainiko da gaur, 20:00etan, Kofradia Zaharrean. 40 minutu irauten du.
Dokumentalak Nikaraguako Malpaisillo herrian emakumeek gizonen esku zeuden lurrak eskuratu dituztela kontatzen du eta, monolaborantzen ordez, euren familiak elikatzeko soloak …
Belaots gunean Bizkailurrek eraikitako prezio babestutako esleitu gabeko etxebizitzak alokatzeko prozesua zabaldu du Etxebarriko Udalak. Prozedura horretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 27ra arte edukiko dute eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea. Errenteriek etxebizitza erosteko aukera izango dute. Ohiko etxebizitza …