Autokonposta sustatzeko kanpaina jarri du martxan Mutrikuko Udalak
Atzo egin zen Zabiel Kultur Etxean autokonpostari buruzko kanpainaren aurkezpena. Izena ematen duten herritarrek konposta egiteko beharrezkoa den guztia doan jasoko dute: Konpostagailua, aireztagailua, konpostaketa gidaliburua eta formakuntza ikastaroa. Gainera, parte hartzaileek konpostaketan aditu diren teknikarien laguntza edukiko dute zalantzak …
Atzo egin zen Zabiel Kultur Etxean autokonpostari buruzko kanpainaren aurkezpena. Izena ematen duten herritarrek konposta egiteko beharrezkoa den guztia doan jasoko dute: Konpostagailua, aireztagailua, konpostaketa gidaliburua eta formakuntza ikastaroa. Gainera, parte hartzaileek konpostaketan aditu diren teknikarien laguntza edukiko dute zalantzak argitu, laguntza teknikoa jaso edota etxeko konpostaketan momentuko laguntza jasotzeko.
Dagoeneko 35 familiak eman du izena autokonpostajea egiteko. Autokonposta zein auzokonposta egiteko interesa dutenek Mutrikuko udalean eman dezakete izena, harreran edo auzokonposta@mutriku.net helbidean.