Etxebarriko Belaots guneko etxebizitzak alokatu egingo dira
Belaots gunean Bizkailurrek eraikitako prezio babestutako esleitu gabeko etxebizitzak alokatzeko prozesua zabaldu du Etxebarriko Udalak. Prozedura horretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 27ra arte edukiko dute eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea. Errenteriek etxebizitza erosteko aukera izango dute. Ohiko etxebizitza …
Belaots gunean Bizkailurrek eraikitako prezio babestutako esleitu gabeko etxebizitzak alokatzeko prozesua zabaldu du Etxebarriko Udalak. Prozedura horretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 27ra arte edukiko dute eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea. Errenteriek etxebizitza erosteko aukera izango dute. Ohiko etxebizitza eta iraunkorra izan beharko du alokatutako etxebizitza, errentariarentzat. Azpiegiturak SAU eta Etxebarriko Udalaren artean sinatutako hitzarmenean erabakita dagoenaren arabera, alokairuko prezioa metro karratuko 4,5 eurokoa izango da, eta beraz, erabilgarri den etxebizitza azalaren arabera kalkulatuko da zenbatekoa. Baldintzak jakin, eskariak egin eta dokumentazioa aurkezteko Etxebarriko udaletxeko bulegoetara jo behar da, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.