Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak bigarren eskuko materialen herri denda antolatu du Gabonetan. «Bizikletak, eskiak, liburuak, instrumentuak, altzari txikiak… danetik ekar daiteke», diote gazte asanbladakoek. Abenduaren 27tik 29ra egongo da denda zabalik, 18:00etatik 21:00etara, kultur aretoan.
Abenduaren 26an material bilketa egingo …
Aurtengo argazki rallyan jasotako irudiekin 2013 urteko egutegia osatu du Ispasterko Udalak. Arduradunek jakin eragin dutenez, egutegia salgai dago jadanik Ispasterko udaletxean bertan, herriko dendetan eta tabernetan. 3 euro balio du 2013ko egutegi bakoitzak.
Lekeitioko herri hausnarketa badoa pausoz pauso aurrera. Diagnostikoa egiteko fasea amaitzear dago jadanik. Halan eta be, oraindik badaude urtarrilean aurkezpena egin aurretik falta diren ekimen eta batzarrak. Horietan be parte hartzeko eskaria egiten du Udalak.
Alde batetik, abenduaren 23an jasoko …