Matxura batek Ondarroako Nasa kalea argi barik laga du
17:30ak aldera joan da argia eta 21:00ak aldera etorri dira arduradunak matxura konpontzera. Dirudienez, Erribera kalean dago arazoaren iturria. Konponketak egiteko Erribera kalea zulatu beharko dute.