Herritar bateri laguntzeko asmoz, egun osoko elkartasun eguna ospatu da Markina-Xemeinen:
Zeugaz ga Eguna. Jai egun arrakastatsua izan da adin guztietako herritarren parte hartzeari esker. Musika, jolasak, kirola… adin eta gustu guztientzako ekimenak antolatu zituzten herriko talde eta norbanakoek, XATen gidaritzapean. Irrien lagunekin, mozorroak margotzen, eta jolasean aritu ziren txikienak goizean, eta hirunakako esku pilota lehia ikusteko aukera be egon zen.
Markinako Esku Pilota taldeko pilotariak, tartean Andoni Aretxabaleta pilotari profesionala zutela, lehia berezia eskaini zuten. Bazkalosteko jokoen ondoren, Markina-Xemeingo gazte asanbladaren pala txapelketako finala jokatu zen, eta Jokin Arbe eta Jon Patxi Armolea izan ziren irabazleak. Frontoi nagusiko ikuskizunak be herritar piloa batu zuen.
Zerutxu dantza taldearen dantzaldia,
IƱaki Kareaga eta
Maddi Ibaibarriagaren piano eta flauta saioa, Saloiko Dantza ikastaroko partaideen dantzaldia, bertsolarien saioa eta
Xemein Gazte Ahots Abesbatzaren kontzertu txikiak osatu zuten besteak beste emanaldia. “Ikuskizunagaz, tabernagaz, gaztainekin eta tonbolagaz diru nahikoa lortu da gure herriko gazte bateri errehabilitazio gastuetan laguntzeko”, adierazi dute antolatzaileek.