Berriatuko Mendizaleak antolatuta
Berriatuko Ermitetatik Ibilaldia egingo da zapatuan. Danetara, 22 kilometro izango dira, Berriatuko auzoetan zehar, eta gutxi gora-behera lau ordutan egiteko modukoa dela jakitera emon dute antolatzaileek. Izen emotea 5 eurokoa izango da, kopaua eta oparia barne, eta zapatuan bertan emon daiteke, 08:00etatik aurrera, herriko plazan. Ibilaldia, 08:30ean hasiko da.