Peoi eta Ofizialen lan poltsak zabaldu ditu Lekeitioko Udalak
Lekeitio Udalak Peoi eta Ofizialen lan poltsak zabaldu ditu. Aurkezteko epea urtarrilaren 7tik 21era bitartean izango da, biak barne. Lan poltsen iraunaldia 2 urterako izango da, gehienez beste 2 urte luzatu daitekeelarik. Lehiaketa oposaketa bidez hornituko dira lan poltsak. Oinarriak Lekeitioko Udalaren Web orrialdean, Udal tabloian eta Udal bulego orokorretan egongo dira ikusgai.