Urtero egin lez, aurten be sari banaketa egin du Zatozte Ondarroako merkatarien elkarteak. Danetara
8.000 euro banatu ditu elkarteak, 80 herritarren artean. Saridunak ez dira bakarrik ondarrutarrak izan. Markina-Xemein, Berriatua eta Mutrikuko herritarrak be saria eskuratu dute.