63.000 euroko inbertsioa egingo du Alfa eraikinean Ondarroako Udalak
Alfa eraikina konpontzeko 63.000 euro eskuratu ditu Ondarroako Udalak. Diru laguntza Eusko Jaurlaritzak bideratu du, kostaldeko herriak biziberritzeko egitasmoaren barruan. Laguntza horregaz hainbat urtetan itxita egon den eraikina konpondu eta txukundu ahal izango da, etorkizunean enkantera atera ahal izateko. Danetara, 190.000 euro jaso ditu udalak hainbat egitasmo aurrera eroateko.