
Dendari kalean bizi den lekeitiar bat
etxetik kaleratzekotan daude barikuan. Urte askoan antzinako errentako alokairuan egon ondoren, etxebizitzaren jabetza duen eliz elkarte batek aintzinako errentako alokairua apurtzea lortu eta etxebizitza saltzea erabaki du. Lekeitiarra langabezian dago, eta kalean geratuko litzateke. Egoera horren aurrean, eta kaleratze hori geldiarazteko, batzarrerako deia egin du etxe kaleratzeen inguruan lanean dabilen Lekittoko Herri Asanbladak. Batzarra, bihar eguaztena egingo da 19:00etan kultur etxean
Lekittar bat bez aterpe barik lelopean. Batzarrean “kaleratzea geldiarazteko ze bide jarraitu” erabakiko dute. Herri Asanbladakoek jakitera emon dutenez, eliz elkarteagaz akordu batetara ailegatzen saiatzen dabiltza, “kaleratzea atzeratu edo alokairu barri bat adosteko”.