Lekeitioko Larrotegi auzoko lanak amaitu dituzte
Eskolape-Larrotegi ardatzeko beste fase bat osatu du Lekeitioko Udalak. Larrotegiko etxebizitza, futbol-zelaiko sarrera eta ikastetxeko inguruan gauzatu dira lanak, eta estolderia, argiteria, espaloiak, eta jesarlekuak jarri eta barritu dituzte. Berritze lan horrekin batera hezkuntza-kirol gune horretan oinezkoei lehentasuna emotea izan da helburuetariko bat. “Inguru horretara, egunero oinez hurbiltzen diren ehunka gazte zein nagusiri lehentasuna emanez”, esan dute. Lan horiek amaituta, ikastetxe zein kirol-gunera hurbiltzeko beste aukera bat prestatzen ari direla aurreratu du udalak: Arropaineko aparkalekutik hasita futbol zelaira arte doan bidexka.