Hemen be bai merkatarien elkarteak gaur, 15:00etan, egin du saridunen zozketa eta ondokoak izan dira zenbaki sarituak: Lehenengo saria, 1.000 eurokoa,
12.151 zenbakia duen zortedunarentzat izango da, 750 euroko bigarren saria
7.672 zenbakia duenarentzat eta 500 euroko hirugarren saria
20.953 zenbakia duenarentzat izango da. Irabazleek hamabost eguneko epea edukiko dute zenbakia aurkezteko, eta horretarako merkatari elkartearengana jo beharko dute. Sariak urtarrilaren 22an banatuko dira.
- 1. saria: 12.151 (ordezkoa 20.390)
- 2. saria: 07.672 (ordezkoa 16.082)
- 3. saria: 20.953 (ordezkoa 00.904)
