Udal tasek eta zergek, orokorrean, %2,7 egingo dute gora. Zabor tasak, ordea, behera egingo du. Zaborra jasotzeagatik mutrikuarrek 7,87 euro gutxiago ordainduko dituzte 2013an. Zaborren tasak aurten igoerarik ez edukitzea ahalbideratu duten bi faktore nagusi daude: etxebizitza berrien kopurua, eta bereziki, Udalak zaborren ordainketa erroldaren inguruan egindako lana. “Ordaintzaileen erroldan hutsuneak zeuden, eta erroldaren eguneraketan lan handia egin da. Lan horren helburua bakarra eta argia zen: denok jasotzen dugun zerbitzua denon artean ordaintzea”, azaldu du Joseba Palenzuela alkateak.
Gainontzeko tasa eta zergek, orokorrean, igoera bera jasan dute. Hala ere,
zenbait salbuespen eta berezitasun, batez ere, zergen artean.