Alejandra Goikoetxea eta
Aitziber Izagirre lekeitiarrek egindako
Ezkutuko amandreak proiektuak jasoko du
Lekeitioko Udalak sortutako ikerketa beka. Azaroa izan dute ikerketa taldeek deialdira aurkezteko, eta danetara hiru proposamen jaso ditu udalak:
Lekeitioko emakumeen lana Francoren diktadura garaian (1936-1975),
Ezkutuko amandrea, eta
Lekeition emakumea bazen, bada eta izango da. Espediente akademikoa, ikerketa proiektuaren interesa eta zuzentasuna, orijinaltasuna eta bideragarritasuna izan dira ebakuaketa batzordeak lanak baloratzeko orduan kontuan hartu dituen ezaugarriak. Batzordea berdintasun teknikariak, artxibo teknikariak, eta Emakumea eta Berdintasun batzordeko bost kidek, alkate eta alkateordea tarteko, osotu dute. Udalak prestatu duen beka
4.000 eurokoa da. Kopuru horren %25a beka onartzean emango da, eta beste %25a plangintza aurkezterakoan. Bekaren beste erdia, ostera, ikerketa amaitzean emango da. Ikerketa bekaren iraupena, sei hilabetekoa izango da. Bekaren helburua, , Lekeitioko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzea da.