Udal artxibo historikoa digitalizatzen hasi da Ondarroako Udala.
Lana Jose Valderreyri egokitu zaio, berea izan da-eta proposamen interesgarriena: 11.500 irudi digitalizatzeko konpromisoa hartu du, 22. orri inguru. Udalak 2.500 euroko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik.
Artxiboko funtsa bi zatitan dago banatuta: azpifunts historikoa –herria sortu zenetik eta 1940. urtera artekoa–, eta azpifunts administrabiboa –1940. urtera artekoa–.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalak sinatu zuten hitzarmen baten ondorioz, azpifunts historikoa Aldundiaren Artxiboan gordetzea erabaki zen, eta hantxe dago 1993. urtea geroztik. Dokumentazioak hamazazpi metro linealeko bolumena dauka danetara. Hitzarmenean jasotzen denez, «udalak artxiboaren jabetza osoa mantentzen du, eta era berean, agirien gaineko eskubide osoa gordetzen du». Aldundiak, bere aldetik, funtsa baldintza egokienetan gorde behar du, dagozkion deskribapenak egin behar ditu, eta beharrezkotzat jotzen denean, kopiak egin behar ditu, mikrofilmak edo beste sistema bat erabilita. Azkan arlo horretan, hogei urtean ez delako aurrerapausorik emon erabaki du udalak funts historikoa digitalizatzea, «herritarren ondarea danen eskura jartzea» helburu.
Agiri zaharrenak hasiko dira digitalizatzen, besteak beste, hiri-gutunaren ondokoa, formatu handieneko dokumentuak eta informazio interesgarrienak.
Gainera, lanaren emaitzak interneteko Badator datu-basean eskegiko dira, eta liburutegian be kopia bat egongo da.