Emakumeen hilketa guztiak publikoki salatuko ditu Ondarroako Udalak
Emakumeen hilketak beti publikoki salatzeko erabakia hartu du Ondarroako Udalak, indarkeria matxistaren aurkako kultura sortzeko egin beharreko jardunak antolatzea udalaren eta bertako ordezkarien ardura dela iritzita.
Horregatik, indarkeria matxistaren ondorioz emakumeak hiltzen dituztenean salaketa publikoak egingo dira. Horrenbestez, hilketa Euskal Herri mailan gertatzen bada, udalak elkarretaratzerako deia egingo du.
Deialdiak Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak bultzatuko ditu, eta udalak babes osoa emongo du udal ordezkarien parte hartzea bermatuz.
Bandera feminista, ikusgai
Heriotza eskualdean gertatuko balitz, aurreko guztiaz gain, dagokion herriaren elkarretaratzera joateko deia zabalduko lukete.
Elkarretaratzera joateko deia egiteaz batera, bandera feminista ipiniko da ikusgai dolu-xingola baltzagaz.