Euskal Kostaldeko Geoparkearen gaineko sustapen bideoa egin dute
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde horrek eskaintzeko dituen erakargarritasun naturala, kulturala, geologikoa eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Bertako paisaia-dibertsitatea eta turismo eta aisialdirako proposamenak erakusten ditu bideoak.
Ikus-entzunezkoak lau minutu inguruko iraupena dauka, eta Geoparkeko toki esanguratsuenak azaltzen dira, bai eta lurraldearekin harremana duten hainbat lagunen adierazpenak ere, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Halaber, bideoaren grabazioan zonaldeko hainbat bolondres eta sektore turistikoarekin loturiko enpresen parte hartzea izan dute.
Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzailearen esanetan, «bertako zein kanpoko jende askon erakartzeko tresna izango da bideoa, aurkezpen-gutun bikaina baita».
Lana Alberto Gorritiberea zine zuzendari zumaiarrak zuzendu du, eta musikari dagokionez, Bingen Mendizabal konpositore ezagunarena da. Ikusi nahi duenak eskura du www.geoparkea.com webgunean zein Youtube-ko kanalean.