Herrirak Durangon egindako lip dub-a 3Dtan proiektatuko da bihar Lekeition
Hilabete batean ia 100.000 ikustaldi eduki ditu bideoak. Eta arrakasta ikusita, bideoa 3Dtan proiektatuko dute herri ezberdinetan. Horrela bada, bihar, Lekeition egingo da proiekzioa, 19:00etan, kultur etxean. Bestalde, Herrira plataformak zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako joateko gonbitea bideoaren proiekzioagaz egin nahi izan du.