Urtarrilean Zaldupe zelaian jokatzen hastea espero du Aurrera Kirol Elkarteak
Azkan egunetako eguraldi ona tarteko, Zaldupe futbol zelaia itxura hartzen doa. “Urtarrilean Zaldupe zelaian jokatzen hastea espero dugu”, esan du Eladino Gonzalez presidenteak. Asteburuko lanari jarraipena emonda, belar artifiziala ipintzen jarraitzen dute beharginek. Atzo, goizean zein arratsaldean, belar artifizial zatiak alkarri itsasten aritu ziren. Belarguneko lanak urtarrilaren 19-20 astebururako amaituta egotea aurreikusten da. Hori egin ostean, argiak ipini beharko dituzte, bai eta zelaia margotu eta azkan ikutuak emon be. Futbol federakundearen baimena be beharko da zelaian jokatzen hasteko.