Lea Artibai Amankomunazgoak hirugarren urtez antolatuko du gurasoentzako formazio ikastaroa,
on line. Hasieran baten,
0-2 urteko umeen gurasoei zuzenduta zegoen ikastaroa baina arrakasta ikusita, beste behin be ikastaroa antolatu dutu. Oraingoan ostera, 0-2 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta egoteaz gain,
2-6 urte bitarteko umeen gurasoentzat be egingo da.
Ikastaroaren
helburua 0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoak edo hazkuntza gaietan interesa azaltzen duten pertsonak formatzea da,
on line metodologia erabiliz. Besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira ikastaroan: familia bizitzaren antolakuntza, garapen eremuaren ezagutza, garapenaren estimulazioa eta hazkuntza gakoak.
Ikastaroetan parte hartzeko,
interesatuek prebentzio zerbitzura jo beharko dute, 94 616 90 78 telefonora deituta edo prebentzioa@lea-artibai.org posta elektronikora mezua bidalita. Batean zein bestean, ondoko datuak eman beharko dituzte interesatuek: gurasoaren izen abizena, posta elektronikoa eta telefonoa, bizitokia eta umearen adina. Izena emateko epea
urtarrilaren 31n amaitzen da.
Amankomunazgoaren esanetan, kontuan hartu behar da 0-2 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako ikastaroan 10 gurasok parte hartu ahal dutela; 2-6 urte bitarteko umeen gurasoetan ostera, 25 gurasok parte hartu ahalko dute. Plazak beraz, mugatuak dira.Behin kopuru hori betetzen denean, itxaron zerrenda zabalduko dela jakin eragin du Amankomunazgoak.
Ikastaroaren prezioa 20 euro da.