Errail bat itxita Iturretako bidean
Iturretarako bidea konpondu eta sendotzen dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak. Abenduaren 26an hasi ziren lanak datorren astera arte behintzat luzatu egingo direla jakitera emon dute. Errepidea konpontzeko beharren ondorioz erreil bat itxita dago Altzaa auzora joateko bidegurutzea baino apur bat gorago, eta ondorioz, ibilgailuak txandaka ibili behar dira. Apurtutako errailaren aldeko horma sendotzen dabiltza beharginak momentu honetan.