Etxe kaleratzea eragozteko deia egin du Lekittoko Asanbladak
Barikuan, Lekeition izatekoa den etxe kaleratzea geldiarazteko asmoz, kaltetuaren etxean batzeko deia egin du Lekittoko Herriasanbladak. Etxebizitzako sarrera eta bere etxea jendez bete nahi dituzte kaleratze agindua ailegatzea eragozteko. 08:00etan hasita batuko dira herritarrak Dendari Kalean dagoen etxebizitzan, eta bide batez gainera, elkarretaratzea be egingo da bertan.