Barikuan, Lekeition izatekoa den
etxe kaleratzea geldiarazteko asmoz, kaltetuaren etxean batzeko deia egin du
Lekittoko Herriasanbladak. Etxebizitzako sarrera eta bere etxea jendez bete nahi dituzte kaleratze agindua ailegatzea eragozteko.
08:00etan hasita batuko dira herritarrak Dendari Kalean dagoen etxebizitzan, eta bide batez gainera, elkarretaratzea be egingo da bertan.