Estreinako, Bilboko Arriaga Antzokiak publikoa agertokira igoko du
gaur, 20:00etan. Bertatik kabareteko antzezlanak edota Shakespeare eta Federico Garcia Lorcaren obrak ikusi ahalko dituzte ikusleek. Ikuskizunaren izena
Cuartitos en el escenario dauka izena eta
Iñaki Maruri aktore ondarrutarrak bertan parte hartuko du.
Ikuskizunean 20 artista baino gehiagok parte hartzen dute. Eta ez da gaur bakarrik egingo, ikuskizuna ekainaren 5era arte egongo da martxan eta tarte horretan artista asko pasatuko dira Arriagako agertokitik.
Gaur,
Iñaki Marurik Felipe Lozaren zuzendaritzapean pianoa joko du gaur eta Itziar Lazkano aktorearekin egongo da agertokian.
Prezio ezberdinetako
sarrerak daude salgai:
8 eta 12 euro bitartean.