Txalupa gehienak lehorrean, arrain gutxi sartu da urteko lehen egunetan Ondarroan
Arrain gitxi xamar sartu da urteko lehenengo egunetan Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako bentan. Sartu denak, baina, prezio ona egin du. Hamar txalupa dabiltza orain momentuan arrantzuan: sei kantabro –Kantabrian bertan ari dira arraina saltzen–; gainerako laurak ari dira Ondarroako kofradiara arraina sartzen, Santurtziko bi eta Zierbenako beste bi.
Asteon –gaur goizera arte– hiru egunetan egin da benta: martitzenean buzten baltza ekarri zuten, tona bat baino zer edo zer gehiago. Atzo, lau txalupen artean, txitxarro zuria, txitxarro baltza, boba eta betandia. Azkan hori nahikoa ugaria izan zen: 7.800 kilo.
Eta gaur, bitxikeria modura, 500 kaxa akula porturatu dituzte, bataz besteko ia euro bateko prezioan. Beste 500 kilo buztenbaltz be lehorreratu dituzte, eta kiloak 3 eurotik euro batera arteko bataz besteko prezioa egin du.