Zapatuan Bilboko manifestaziora joateko autobusak egongo dira Ondarroatik
Herrirak deituta, etzi, 17:30ean, Bilbon euskal presoen eta haien gertukoen giza eskubideak errespetatzeko exijitzeko egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Ondarroan. Astelehena orduko bi autobus zeuden beteta, atzo gauerako hiru, eta gaur laugarren bat bete da. Bosgarren autobusa be martxan dago. Izena emoteko azkan eguna bihar da. Iluntzera arte egin ahalko da, Kulixka eta Anaitasuna tabernetan. Zapatuan 15:30ean aterako da autobusa, Zaldupeko Zubitik.