Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Lea-Artibaiko zesta-punta taldeak. Lau mailatan egongo dira bertoko ordezkariak: Ohorezko mailan, nagusietan, gazteetan eta kadete mailan.
Markinako zesta-punta taldeak izango du bikote kopuru handiena lehian. Danetara, bederatzi bikotek jokatuko dute maila desberdinetan banatuta. Kadeteen mailan, hiru bikote izango dira
Markina-Xemeingoak: Gandiaga II eta Arrieta, Mandiola eta Unax eta Gotzon eta Egia; Gazte mailan bi bikotek jokatuko dute: Antsotegi eta Mandiola IIak, eta Goitia II eta Ibarluzeak; seniorretan hiru bikote arituko dira: Txirtu eta Garate, Goitia eta Gandiaga, eta Alex eta Aizpitarte; azkenik, ohorezko mailan Arbe eta Zabalak jokatuko dute.
Berriatuko zesta punta taldeak, bere aldetik, hiru bikote aurkeztu ditu txapelketara, iaz baino gutxiago. Gazte mailan Retolaza eta Txomin arituko dira; seniorretan Ibai eta Ubilla; eta ohorezko mailan Antton eta Garalde. Mutrikuko Danok Bat Zesta-punta Eskolak, barriz, bederatzi puntista izango ditu jokoan, zein baino zein. Azkenaldian maila ona ematen ari diren jokalariak dira guztiak, Gipuzkoako txapelketan nagusi izan dira. Kadete mailan, hiru ariko dira: Jon Goenaga, Aitor Andonegi eta Oier Mendizabal. Gazte mailan, Alain Garcia eta Arkaitz Arrizabalagak. Ohorezko Ligan, berriz, lau egongo dira jokatzen: Igor Elezgarai, Josu Elezgarai, Lander Andonegi eta Jon Mendizabal.