Lekeitioko kiroldegiko azken berriak jaso ahalko dira sakeleko telefonotik
Lekeitioko Udalak, kiroldegiko zerbitzua hobetze aldera sms-zko zerbitzua martxan jarri du. Kiroldegiko erabiltzaileek nahi izanez gero, Kiroldegiko azken berriak sms bidez jasoko dituzte. Bestalde, denboraldiko kurtsoen barri zuzenean jakiteko, posta elketronikoa utzi eta informazio guztia bidaliko du kiroldegiak. Lekeitiko Udalak horrela, herritarrek ahalik eta informazio gaurkotuena eskuragarri izatea du helburu. Zerbitzu honetan parte hartzeko uke@lekeitio-kiroldegia.com era idatzi behar da edo zuzenean kiroldegiko lehiatiletan izena emon.