Aratusteetako herri bazkarian izena emoteko epea zabalik dago.
Izena udaletxean emon behar da
otsailaren 6a orduko. Bi menu egongo dira aukeran, makarroiena ala errioxar erara egindako patatena. Horretaz gainera, almondigak, postrea, kafea eta kopa egongo dira. 12 urtera artekoek
10 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urtetik aurrerakoek
17 euro.
Bazkaria frontoi handian egingo da 14:30ean, eta berogailua, ludoteka, tailerrak, euskal karaokea eta txosna egongo dira bertan.