Markina-Xemeingo zinegotziek 150 euro kobratuko dituzte osoko bilkurako
Zinegotzien dietak jaistea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Hemendik aurrera osoko bilkurako 150 euro kobratuko dituzte guztiek. Zinegotziei hilero ordaintzen zitzaien dirua lansari lez barik, parte hartzen duten bilera eta organoetan parte hartzeagatik kobratzea proposatu zuen Bilduk. Hala nola, zinegotzi bakoitzak zenbat batzar edo osoko bilkuretan parte hartzen zuen, horretxen arabera kobratzea. EAJtak bestalde, batzordeetara joateagatik kobratu beharrean, osoko bilkuretara joateagatik kobratzea proposatu zuen, «batzordeetan zinegotzi ez diren hainbat lagunek be parte hartzen dutelako, eta hauek ez kobratzea ez zelako justua izango». Udalak ogasun batzordean gaia aztertu ondoren osoko bilkurako kobratzea erabaki zuten azkenean, eta batzorkide guztiak ados azaldu dira proposamenagaz. Bestalde, dieta, guztientzako berdina izango da. Horrela, Josune Baskaran bigarren alkate ordeak be, berak horrela eskatuta, beste zinegotziek beste kobratuko du. Diru gutxiago Orain arte, zinegotziek hileko 170 euro eta 180 euro arteko ordainsari bat kobratzen zuten batzordeetan edo bilkuran parte hartu edo ez, eta bigarren alkateordeak 224 euro. Orain guztiek 150 euro kobratuko dituzte. «Gaur egun bizi dugun egoerak eragin du ordainsariak jaistea», azaldu zuen Irma Etxebarria alkateordeak azken osoko bilkuran.