Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalentzako tailer praktikoa antolatu du Lekeitioko Udalak. Bi orduko hamar saio izango dira. Taldeko hausnarketa egiteko gune bat da udalak proposatzen duena. Jarduera programa psikoedukatiboa, psikosozial, eta osasun eta higiene arlokoa. Saioak Lekeitioko Jubilatuen Etxean egingo dira, eta urtarrilaren 23an, eguaztenez, emongo zaio hasiera tailerrari.
Taldea Ediren osasun kooperatibako profesionalak gidatuko dute: Yolanda Valle Lopez de Samaniego fisioterapeuta eta osteopatak, posturak berriro hezteko gaian eta esku-hartze komunitarioan adituak, eta Ibai Goroserri Arando, fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalak.
Edukiak
Besteak beste, zaintzailearen rola, mendekotasuna, mendeko pertsona batekiko harremana, zahartzea eta heriotza landuko dituzte trebetasun psikosozial eta emozionalen arloan. Osasun eta higieneari dagokionez bestalde, posturak zuzentzen, mendeko pertsonen nutrizioa, ariketa fisikoak eta erlaxiazio teknikak irakatziko dituzte.
Tailerrean parte hartu ahal izateko izena udaletxean, eta Gizarte Zerbitzuen bulegoetan emon daiteke, edo bestela 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta. Izena emoteko
azken eguna urtarrilaren 18a izango da.