Ondarroako Magdalena eta San Juan Txurru kaleak asfaltatuko dituzte datorren astean
Magdalena eta San Juan Txurru kaleak asfaltatzen hasiko da martitzenean Lasuen SA enpresa. Hori dela eta, ezin izango da kale bi horietan autorik aparkatu urtarrilaren 15, 16 eta 17an. Autoak, beste alde batetik, martitzena 08:00ak orduko kendu beharko dituzte bertatik.