Kaleratzea gelditzea posible egin duten
herritarrak zoriontzeaz gain, gai honetan
herri antolakuntza eta herritarrek egindako presioa ezinbestekoak izan direla gaineratu du Lekittoko Herri Asanbladak. “Urtarrilaren 9an egindako asanbladan 60 lagunek parte hartu zuten eta etxe kaleratzea gelditzeko proposamenak jaso ziren bertan. Herritarren presioak pisu handia egin du”.
Dana dala, gaiaren inguruan esku hartu duten
bestelako eragileekin izandako koordinazioak be, batez ere udalagaz eta bertako aholkulari juridikoagaz izandakoak,
bere eragina eduki duela azpimarratu du. “Bizilagunak erakutsitako adorea eta egoerari aurre egiteko gogoa be aipatu behar dugu”.
Guzti horren aurrean, egoera beretsuan egon daitezkeen bizilagunak izan daitezkeela kontuan edukita, “
herri babesa bilatu eta gure eskubideengatik borroka egiteak” bere garrantzia duela azpimarratu du herri asanbladak.
Egindako lanari esker,
udala eta etxearen jabe den eliz elkarteko ordezkariak adostasun batera ailegatu dira. “Herriko bizilagunak bere etxean jarraitzea lortu dugu,
behin-behinekoz”.
Eta gertaera modu honetan amaitu bada be, kasua ez dela kasu isolatua salatu du herri asanbladak. “Ez da bakarra etxetik kaleratua izan dena, ezta hipoteka ezin ordainduta lagun edo famili-kideengana bueltan bizitzen joan behar izan dena…”
Bada,
urtarrilaren 26rako jarri du beste hitzordu bat Lekittoko Herri Asanbladak. “Egun horretan, etxe kaleratzeen aurrean beste herrietan egiten ari diren lanaren testigantza ezagutzeko aukera edukiko dugu eta hitzaldira joateko gonbitea luzatzen diegu herritar danei”.