ETAko kide izatea leporatu dio Fiskaltzak Munitibarko bizilagun Iñaki Goioaga abokatuari
Berri agentzien arabera, ETAko kide izatea leporatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Munitibarko bizilagun Iñaki Goioaga abokatuari.
Hain zuzen ere, Jose Miguel Latasa ETAko kide ohiak Arabatik blogean idatzitako sarrera batean oinarritu da Javier Zaragoza fiskala euskal presoen abokatuaren aurka ekiteko. Hala, Goioaga inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari eta Latasa, berriz, lekuko gisa.
Goioaga absolbitu egin zuten iazko urrian egin zioten epaiketa batean. Orduan ere ETAko kide izatea leporatuta epaitu zuten. Oraingo salaketan, Zaragozak gogora ekarri du epaiketa hura, baina dio Latasak urtarrilaren 3an idatzitakoak «balioa» duela Goioagaren aurka berriro ekiteko.