Ispasterko eskolako 32 umeek jantoki barrian jaten dute dagoeneko; izan be, 100.000 euroko aurrekontuaz baliatuta, Ispasterko Udalak bertako obrak bkatu ditu jada.
100 metro2 inguruko tokian jantokia ez ezik beste hainbat gune be bereiztu dituzte: janaria prestatzeko sukaldea, langileentzako aldagelak, garbiketa tresnentzako gela, komun bi eta biltegia.

Ez dira Ispasterren bukatuta dauden obra bakarrak; izan be, jantokiaren aldamenean 100 metro2 inguruko haurtzaindegia egokitzeko lanak bukatu dituzte. Haren arabera, «gutxieneko ekipamendua» falta da sartzeko.
Ispasterko alkate den Jesus Lekerikabeaskoak azaldu bezala, «haurtzaindegia matrikulen arabera zabaltzeko asmoa dute otsailaren amaiera bueltan; momentuz, hiru matrikula dira egin dituztenak».
118.000 euroko aurrekontua izan du udalak haurtzaindegiko lan horiek burutzeko. Hala, jantokiko eta haurtzaindediko obra guztiak aurrera eroateko, guztira, 218.000 euroko aurrekontuaz baliatu da udala; horretarako, baina, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Erein programaren aldetik dirulaguntza jaso du.