Ondarroako tasa, zerga eta prezio publikoak mailakatuak izango dira 2013an
Diru sarrera gehien daukatenei gehiago kobratuko die Ondarroako Udalak 2013 urtean. Horixe erabakia hartuta, Ondarroako Udalak modu mailakatuan kobratuko ditu tasa, zerga eta prezio publikoak, sarrera gutxiago daukatenei udal zerbitzuak eskura ipintzea helburu. Gainera, Ondasun Higiezinen Zerga, zamarrak eta estolderia ordaintzeko diru laguntzak eskatu ahalko dituzte herritarrek. Besteak beste, Zaldupe udal kiroldegian egingo dira aldaketak; gainera, orain arte zeuden tasa murriztuak mantendu egingo dituzte.