Andoni Lariz bolibartarra espetxeratu dute
Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko bizilaguna eta Urtzi Etxeberria espetxeratu dituzte ETAko kide izatea egotzita. Atzo deklaratu zuten biek epailearen aurrean, eta azken horrek Lariz eta Etxeberria espetxeratzeko agindua emon zuen. “Helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide” izatea, armak eroatea eta nortasun agiri faltsuak erabiltzea leporatu die, hain zuzen be, epaileak. Hala, Frantziako Essone departamenduko Fleury espetxean dago orain bolibartarra.
Beste epaile batek be hartu zien deklarazioa atzoko egunean, eta harek be biak espetxeratzeko agindu zuen.
Barikuan atxilotu zituzten biak Borgoinan atzemanda; bertatik, Parisera eraman zituzten.