Bariku goizean izango dira jardunaldiak
Esperantza eraikinean.
9:30etik 13:00etara izango dira hitzaldiak, Lea Artibai ikastetxeak antolatuta.
Jardunaldiak
prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzea dute helburu, beti ere,
«ikuspegi baikor batetik». «Krisiari aurre egiteko ezinbestekotzat ikusten dugu ikuspegi baikorra, prestakuntza berritzailea eta enpresen, erakundeen eta ikastetxeen arteko lankidetza», adierazi dute antolatzaileek.
Ekitaldian kasu praktikoak eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte profesional ezberdinek, tartean, Punsetek.
Jardunaldiak Isabel Mendigur

en Lea Artibai Ikastetxeko Zuzendari Nagusiaren aurkezpenagaz hasiko da.
Haren ostean, HETEL-eko gerenteak, Amaia Guijarrok, jarraituko du. Honek, langile eta langabetuen lehiakortasuna suspertzeko lanerako prestakuntza bultzatzeko kanpainaren barruan egingo du berba.
Horien ostean Olga De Miguel Orbea kooperatibakoak antolakuntza ereduen bilakaera azalduko du.
Gero, Juan Angel Anta Kriminologoak elkarrizketak egiterakoan aurrekoaren keinu eta emozioak interpretatzen ikasteko jarraibide batzuk emango ditu.
Amaieran, bere berbaldian.
Ilusio Ponpak jardunaldia bigarren urtez jarraian ospatuko da Markina-Xemeinen. Iazko ekitaldian, beste askoren artean, Emilio Durok hartu zuen parte.