Markina-Xemeingo herritar talde batek deituta ikurrinari omenaldia egingo zaio
zapatuan, 17:00etan, udaletxe aurrean. Bandera espainiarra jartzeko agindua etorri dela eta, herritarrek ikurrina omenduko dute
gurea ikurrina lelopean.
Herritar taldeak ikurrina handi bat jarriko du udaletxe aurrean masta bategaz.
Antolatzaileek azaldu dutenez,
espainiako bandera jartzea «herritar gehienon kontrako erasoa» da. «Espainiako bandera ipini nahi digute mehatxupean, geure sentitzen ez dugun arren eta herritar gehienon iritziaren gainetik», azaldu dute herritar taldeko kideek.
Herritar guztiei dei egin nahi izan diete zapatuan ikurrinaren omenaldian parte hartzera.