Domekan Tai Chi-ko ikasleek erakustaldia eskainiko, 12:30ean, Uhagonen.
Hasiera batean erakustaldia zelaian egitekoa bazen be, azkenean Uhagon kulturguneko erakusketa aretoan egingo dute, «eguraldi txarra dela eta».
Erakustaldian Markina-Xemeingo ikasleez aparte beste herri batzuetakoek be parte hartuko dute, Munitibarkoek edota Gernikakoek, adibidez.
Gainera, “ate irekiak” antolatu dituzte. Horrela, bertaratzen direnek Tai Chi-a probatu ahal izango dute. “Tai Chi-a ezagutzeko aukera eman nahi izan da”, diote. Horrela, edozein adinetako herritarrei hurbiltzeko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek.