Markina-Xemeingo Udalean Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean lehengo eta oraingo zinegotziek mozioa aurkeztuko dute Bilduren Udal Taldeak bideratuta. Zapatuan egingo da osoko bilkura, 13:00etan.

Orain agintean daudenen artean Bilduko eta Aralarreko zinegotziek bat egin dute agiriagaz. Mozioan Espainiako bandera jartzea «inposizioa» dela salatu dute sinatzaileek. Horregatik, «erabateko desadostasuna» adierazi dute «inposizioaren» aurrean, eta «etengabeko probokazio estrategia» dela uste dute. Bestalde, argi adierazi nahi dute inposatzen zaien banderak ez dituela ordezkatzen, «ez lehen eta ez orain». Azkenik, antolatzen diren ekimenetan parte hartzera dei egin diete herritarrei.
Mozioaren sinatzaileak
- Jabier Arrate Urigoitia.
- Pedro Maria Olabarria Laka.
- Jesus Mari Egia Mallea.
- Jose Mari Lejardi Kareaga.
- Joxe Mendibe Milikua.
- Jesus Mari Arriola Maguregi.
- Rakel Gandiaga Irusta.
- J. A. Fundazuri Urriolabeitia.
- Iratxe Lariz Bustindui.
- Ibon Agirregomezkorta Ostolaza.
- Ana Mari Mandiola Zuazo.
- Sebastian Aspiazu Larrinaga.
- Mari Carmen Alberdi.
- J. J. Alberdi Ibaibarriaga.
- Alberto Unamuno Urkitza.
- Maite Mandiola Zuazo.
- Inma Elexpuru Egaña.
- Jose Martin Arakistain Unamuno.
- Aitziber Pagaegi Atxurra.
- Iban Etxebarria Barinagarrementeria.
- Juan Jose Txurruka Txurruka.
- Irma Etxebarria Gerenabarrena.
- Josune Baskaran Etxeberria.
- Joseba Iraolagoitia Martinez.
- Gorka Fundazuri Lorenzo.
- Karmelo Jaio Ibarluzea.