36 urte pasatu dira Lekeitioko udaletxean ikurrina jarri zenetik. Urteurrena ospatzeko,
Lekeitioko EAJk omenaldi ekitaldiak antolatu ditu Atzo, gaur eta beti, ikurrina geuria! lelopean. Gainera, urteurrenz gain, Bildu koalizioa gobernuan dagoen Udalak Espainiako bandera “iraunkortasunez eta lehentasunez” jarriko duelako be egin nahi izan dute omenaldia.
Omenaldiaren barruan hurrengo ekintzak egingo dituzte:
- Bihar, urtarrilak 18: 1977, ikurrina barriro ofiziala berbaldia IƱaki Anasagastiren eskutik. Kultur etxeko Azkue aretoan, 19:00etan.
- Domekan, urtarrilak 20: Ekitaldi politikoa Batzokian, 12:00etan. Hizlaria: Aitor Esteban, EAJko bozeramailea Madrilgo Kongresuan.