Ondarroako Udalak Sahararen aldeko janari eta medikamentu bilketa hasi du
Saharara bidaltzeko jatekoa batuko da hurrengo egunetan herriko denda eta ikastetxeetan, eta medikamentuak farmazietan. Urtarrilaren 25era arte edukiko dute herritarrek ekarpena egiteko aukera.
Bilketa eginda, jateko hori Saharako kanpamenduetara bidaliko da Ondarroako Udalaren eta Sahela elkartearen bidez.
Udalak Saharako errefuxiatuei elkartasuna erakustearen premia azpimarratu du kanpaina martxan ipintzerakoan.