Sortu eratze prozesuaren hirugarren bilera egingo dute urtarrilaren 26an, Ondarroan eta Mutrikun
Datorren asteko zapatuan,(urtarrilak 26), 16:30ean, egingo dira Ondarroan eta Mutrikun Sortu eratze-prozesuaren hirugarren batzarrak. Ondarroan Kofradia Zaharrean eta Mutrikun Zabiel kultur etxean. Batzarretan landuko den gaia antolakuntza eredua eta funtzionamendua izango da. Ondarroan haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duenarentzat. Herritarrei parte hartzeko dei egin die ezker abertzaleak.