«Egun historikoa da Aurrerarentzat». Horixe adierazi du Eladino Gonzalez Aurrerako lehendakariak kirol elkarteko lehenengo nesken taldeak zapatuan lehenengo garaipena eskuratu eta gero. 2-3, Bermeoren aurka, Miryam Ugaldek eta Bermeoko jokalari batek -bere atean- sartu zituen ondarrutarren aldeko golak. Garaipena merezitakoa izan da, Amaia Fernandez eta Nerea Brenes entrenatzaileek egindako lanaren emaitza. Geldika-geldika, taldea gorpuzten doa.