Markina-Xemeingo Udalak Espainiako bandera jartzeko
«inposizioaren» aurrean mozioa onartu zuen zapatuan ezohiko osoko bilkuran. Bildu eta Aralarren aldeko bozkekin onartu zen mozioa. EAJk ez zuen bozketan parte hartu.
Mozioa Udalean legegintzaldi desberdinetan egondako hainbat zinegotzi eta zinegotzi ohiek aurkeztu zuten.
Inposizioaren aurrean «erabateko desadostasuna» azaldu nahi izan zuten, eta bandera espainiarrak ez dituela «inola ere ordezkatzen» gaineratu zuten.
Onartu zutenez, besteak beste, udalbatzak eskutitza bidaliko dio Espainiako gobernuari desadostasuna adierazteko.